EGITURAZKOAK (GIZARTETIK DATOZENAK):
Norberaren harreman sareko euskaldunen dentsitatea: zenbat eta gehiagok jakin eta erabili euskara norberaren harreman sarean (familian, lagunartean...), orduan eta handiagoa izango da euskararen erabilera. Familia euskalduna bada (biak, ala bietako bat) eta hizkuntz transmisioa gauzatu bada, ikasleak euskara izango du ama hizkuntza, honek duen garrantziarekin. Alderantziz bada, egoera erabat aldatuko da.
Norbera bizi den herriko euskaldunen dentsitatea edo gune soziolinguistikoa: euskaldunen dentsitatea zenbat eta handiagoa izan esparru zabal honetan, orduan eta bizitasun gehiago izango du euskarak. Honek ahalbidetuko du ikaslearen bizitza esparruak (kirola, kultura, lagunartea, aisialdia...) euskaraz gauzatzeko aukera ala ezintasuna.
NORBANAKOAK.
Norberak euskaraz eta erdaraz hitz egiteko duen edo lortzen duen erraztasuna: euskararen EZAGUTZA OSOAK arlo formalean eta ez-formalean erraztuko du euskararen erabilera.
Euskararekiko INTERESA eta jarrera: zenbat eta aldekoagoa izan euskararekiko jarrera, orduan eta handiagoa da euskararen erabilera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario