2007/12/15

Ongi etorri!

Ongi etorri niri blogger-era guztioi!Blogger honetan euskarari buruzko egoera zein den jorratuko dugu eta guztion artean gure herria euskaldunagoa izatea lortuko dugu.Espero dut zuen atseginekoa izatea!!!!!!!!!!!


Blogger honetan dakizuen bezala euskarari buruz hitz egingo dugu. Horretarako interneteko beste horrialde batzuk ere erabiliko ditut informazio iturri bezala.Besteak beste, hauek izango dira horietako batzuk:

- http://www.hiru.com/
- http://www.erabili.com/
- http://www.zenbatgara.org/
- http://www.euskadi.net/
- http://www.cd.sc.ehu.es/
- http://www.euskonews.com/
- http://www.soziolinguistika.org/

Orrialde hauek ikusten aritu naiz eta nire blogger-erako informazio interesgarria bilatu dudanez,jakizue kontutan izango ditudala.


EUSKARAREN EGOERA SOZIALA

Hiztunen kopurua

Euskara Euskal Herriko zazpi herrialdeetan mintzatzen da, baina beste bi hizkuntza handiren eragin nabarmena jasaten du: espainierarena eta frantsesarena.

Eusko Jaurlaritzaren 2001eko Euskal Herriko Soziolinguistikako Inkestaren datuen arabera, une honetan diren euskaldunen kopuruak herrialdeka, hauek dira:

Nafarroan biztanleen %10,3 elebidunak dira, %6,6 elebidun hartzaileak eta %83,1 erdaldun elebakarrak.

Gipuzkoan 15 urtez gorako biztanleen %48 elebidunak dira, elebidun hartzailearen kopurua %9,5 da eta %42,6 erdaldun elebakarrak dira.

Araban biztanleen %75,5 erdaldun elebakarrak dira, %13,4 elebidunak eta elebidun hartzaileen ehunekoa %11,1 da.

Bizkaian erdaldun elebakarrak %64,9 dira, biztanleen %22,4 elebidunak eta %12,6 elebidun hartzaileak.

Iparraldean lau biztanletik bat elebiduna da, hamarretik bat elebidun hartzailea eta gainerako bi herenak erdaldun elebakarrak.

Euskaldunen kopuruen bilakaera 1991-2001 hamarkadan