2008/09/03

EUSKARA ETOKIZUNEKO HIZKUNTZA



Euskara Etorkizuneko HizkuntzaEuskara ez da inolaz ere historiaurreko "bitxia", hizkuntza bizia baizik. Beraz, bere etorkizuna ere izanen du. Ildo horretatik, gero eta presentzia handiagoa du euskarak gure gizartean, hala nola, Unibertsitatean, informatika alorrean (Windows 95, CD-Rom,...), entziklopedia bildumetan,...
Populazio aldetik dentsitate txikikoa da eskualde hau.
Herri handienetan merkataritza eta zerbitzu nagusiak biltzen dira. Gainerako herrietan abelazkuntza eta nekazaritza dira sektorerik nagusienak, eta industria bigarren mailan dago, nahiz eta diru-iturririk nagusiena izan.
Gaur egun haurrek eskoletan euskaraz ikasteko aukera dute. Baztan-bidasoan haur guziek ikasten dute euskara (%80tik goiti euskara hutsez).
Bertzalde, helduak alfabetatu eta euskalduntzeko Euskaltegiak ditugu. Premia handia dugu arlo honetan, euskaldun gehienak alfabetatugabeak baitira.

No hay comentarios: