Guk Anbotoko Mari ezagutu
genuen kondaira baten
begiak beltzak ta bere oinak
ahate itxura zuten
ahotsa zeukan zoragarria
beti zegoen abesten
urrezko orrazi eder batekin
bere ilea orrazten.
Don Diego jaiki ta Anbotora
joan zen betiko eran
Mari ezagutu ta ezkondu ziren
ibili ziren primeran
bere ezkontza Don Diegorekin
hasi zenean gainberan
suzko zaldien itxurarekin
joan zen zerutik hegan.
Don Diego preso hartu zutela
ikusi zuen oso argi
zaldi magiko bat hartu zuen
lagundu nahirik berari
arin askatu zuen Don Diego
ta beste preso ugari
ta harrez gero benetan pozik
bizi izan zen gure Mari.
genuen kondaira baten
begiak beltzak ta bere oinak
ahate itxura zuten
ahotsa zeukan zoragarria
beti zegoen abesten
urrezko orrazi eder batekin
bere ilea orrazten.
Don Diego jaiki ta Anbotora
joan zen betiko eran
Mari ezagutu ta ezkondu ziren
ibili ziren primeran
bere ezkontza Don Diegorekin
hasi zenean gainberan
suzko zaldien itxurarekin
joan zen zerutik hegan.
Don Diego preso hartu zutela
ikusi zuen oso argi
zaldi magiko bat hartu zuen
lagundu nahirik berari
arin askatu zuen Don Diego
ta beste preso ugari
ta harrez gero benetan pozik
bizi izan zen gure Mari.
No hay comentarios:
Publicar un comentario