2008/09/08

EUSKARAREKIKO KONTZIENTZIA PIZTU NAHI DUTE OIARTZUNEN

Herriko ikastoletan hizkuntzaren egoera aztertzen ari dira Oiartzunen. Ttur-ttur Euskaltzaleon bilguneko lau kide ari dira aste honetan Oiartzungo Haurtzaro ikastolan ikasleei euskararen egoeraren inguruko hausnarketak egiten. Datorren astearen amaiera bitartean, Elizalden egingo dute gauza bera.
Ondoren, Ikasle gazteentzako motibazio saioak prestatuko dituzte. Lau orduko iraupena du saio bakoitzak eta bi orduko bi modulutan ematen dira.
Ikastaro hauen helburua gazteengan hizkuntzarekiko kontzientzia piztea da. Gazteak euskararen normalkuntza bidean eragile aktibo bihurtzea bilatzen da.
Honako arloak lantzen dituzte: soziolinguistika, Euskal Herriko eskualdeetako datuak eta egungo egoera nola hobe daitekeen.

No hay comentarios: