Euskaraz Bizi egitasmoak garbi dauka, hezkuntzaren kalitateaz hainbeste hitz egiten dugun garai hauetan, besteak beste, euskararen ezagutza eta erabileraren arteko orekak kalitatea adierazten duela. Horrela, euskararen erabilera etengabe sustatzen doana bide onetik doan bezala, nola halako ezagutzara mugatzen dena hezkuntza alorreko helburu nagusienetakoa lortzeke geratuko da.
Ideia horien gidaritzapean, Euskararen Normalkuntzan sakontzea du helburu, aurrerapausoak ematea, ikasleen bizitzako esparru eta funtzioetan euskararen ezagutza eta erabilera orekatzea, alegia. Euskal Eskola ez da euskara ikasteko gunea soilik, ikaslea euskaraz bizitzera animatu eta bultzatuko duen mikroespazio eraginkorra baizik. Horretarako, Euskal Eskolaren ardurak birplanteatu beharra nabarmentzen du, estrategia berriak mahai gainean jarriz eta arlo pedagogikoaz gain arlo instituzionala ere normalkuntzaren aldeko eragin esparru garrantzitsutzat hartuz.

No hay comentarios:
Publicar un comentario