Kaixo guztioi!
EGA hitza honetan klikatzen baduzue, euskararen gaitasun agiriari buruzko informazio guztia jasoko duzue.
2008/09/08
EUSKARAREKIKO KONTZIENTZIA PIZTU NAHI DUTE OIARTZUNEN
Herriko ikastoletan hizkuntzaren egoera aztertzen ari dira Oiartzunen. Ttur-ttur Euskaltzaleon bilguneko lau kide ari dira aste honetan Oiartzungo Haurtzaro ikastolan ikasleei euskararen egoeraren inguruko hausnarketak egiten. Datorren astearen amaiera bitartean, Elizalden egingo dute gauza bera.
Ondoren, Ikasle gazteentzako motibazio saioak prestatuko dituzte. Lau orduko iraupena du saio bakoitzak eta bi orduko bi modulutan ematen dira.
Ikastaro hauen helburua gazteengan hizkuntzarekiko kontzientzia piztea da. Gazteak euskararen normalkuntza bidean eragile aktibo bihurtzea bilatzen da.
Honako arloak lantzen dituzte: soziolinguistika, Euskal Herriko eskualdeetako datuak eta egungo egoera nola hobe daitekeen.

ZEIN DIRA EUSKARAREN NORMALIZAZIO PROZESUAN ZERIKUSIA DUTEN ERAGILEAK?
EGITURAZKOAK (GIZARTETIK DATOZENAK):
Norberaren harreman sareko euskaldunen dentsitatea: zenbat eta gehiagok jakin eta erabili euskara norberaren harreman sarean (familian, lagunartean...), orduan eta handiagoa izango da euskararen erabilera. Familia euskalduna bada (biak, ala bietako bat) eta hizkuntz transmisioa gauzatu bada, ikasleak euskara izango du ama hizkuntza, honek duen garrantziarekin. Alderantziz bada, egoera erabat aldatuko da.
Norbera bizi den herriko euskaldunen dentsitatea edo gune soziolinguistikoa: euskaldunen dentsitatea zenbat eta handiagoa izan esparru zabal honetan, orduan eta bizitasun gehiago izango du euskarak. Honek ahalbidetuko du ikaslearen bizitza esparruak (kirola, kultura, lagunartea, aisialdia...) euskaraz gauzatzeko aukera ala ezintasuna.
NORBANAKOAK.
Norberak euskaraz eta erdaraz hitz egiteko duen edo lortzen duen erraztasuna: euskararen EZAGUTZA OSOAK arlo formalean eta ez-formalean erraztuko du euskararen erabilera.
Euskararekiko INTERESA eta jarrera: zenbat eta aldekoagoa izan euskararekiko jarrera, orduan eta handiagoa da euskararen erabilera.
EUSKARAZ BIZI EGITASMOAREN IZAERA
Euskaraz Bizi egitasmoak garbi dauka, hezkuntzaren kalitateaz hainbeste hitz egiten dugun garai hauetan, besteak beste, euskararen ezagutza eta erabileraren arteko orekak kalitatea adierazten duela. Horrela, euskararen erabilera etengabe sustatzen doana bide onetik doan bezala, nola halako ezagutzara mugatzen dena hezkuntza alorreko helburu nagusienetakoa lortzeke geratuko da.
Ideia horien gidaritzapean, Euskararen Normalkuntzan sakontzea du helburu, aurrerapausoak ematea, ikasleen bizitzako esparru eta funtzioetan euskararen ezagutza eta erabilera orekatzea, alegia. Euskal Eskola ez da euskara ikasteko gunea soilik, ikaslea euskaraz bizitzera animatu eta bultzatuko duen mikroespazio eraginkorra baizik. Horretarako, Euskal Eskolaren ardurak birplanteatu beharra nabarmentzen du, estrategia berriak mahai gainean jarriz eta arlo pedagogikoaz gain arlo instituzionala ere normalkuntzaren aldeko eragin esparru garrantzitsutzat hartuz.

2008/09/06
HAUSNARKETA EGITEKO UNEA
Hilabete guzti hauetan zehar euskarari buruzko hainbat artikulu eta informazio jarri dut nire bloggerrean zuentzat guztiontzat.Guzti hau, espero dut irakurtzeaz aparte hausnarketa egiteko ere baliagarri izango zaizuela.Ez dezagu ahaztu euskara gure arbasoek utzitako ondasun bat dela eta horrekin batera gu osatzen gaituen elementu garrantzitsu bat dela.Amaitzeko, euskara erabili, zabaldu eta indartu behar dugu, hau guztia denon esku dagoelarik!!!pertsona bakoitzaren ahaleginak eta gogoak emaitza oso positiboak ekar ditzake...
LANPOSTU PUBLIKOETAN EUSKARA GEHIAGO BALORATUKO DU NAFARROAKO GOBERNUAK
Lanpostu publikoen deialdietan euskara gehiago baloratuko du Nafarroako Gobernuak Nafarroako Gobernuak aurkeztutako dekretu zirriborroaren arabera, lanpostu publikoen deialdietan euskara hitz egitea gehiago baloratuko da. Eremu mistoan %3 balioko du, eta eremu euskaldunean %6. Lanpostu batzuetan, kopuru horiek %6koak eta %10ekoak izan daitezke, hurrenez hurren. Euskarabideak ontzat eman du dekretu zirriborroa, baina Hizkuntza Eskubideen Behatokiak adierazi duenez, Gobernuaren asmoa "aurpegia garbitzea" eta "euskararen derrigorrezko ezagutza saihestea" besterik ez da izan.
2008/09/03
EUSKARA ETOKIZUNEKO HIZKUNTZA
Euskara Etorkizuneko HizkuntzaEuskara ez da inolaz ere historiaurreko "bitxia", hizkuntza bizia baizik. Beraz, bere etorkizuna ere izanen du. Ildo horretatik, gero eta presentzia handiagoa du euskarak gure gizartean, hala nola, Unibertsitatean, informatika alorrean (Windows 95, CD-Rom,...), entziklopedia bildumetan,...
Populazio aldetik dentsitate txikikoa da eskualde hau.
Herri handienetan merkataritza eta zerbitzu nagusiak biltzen dira. Gainerako herrietan abelazkuntza eta nekazaritza dira sektorerik nagusienak, eta industria bigarren mailan dago, nahiz eta diru-iturririk nagusiena izan.
Gaur egun haurrek eskoletan euskaraz ikasteko aukera dute. Baztan-bidasoan haur guziek ikasten dute euskara (%80tik goiti euskara hutsez).
Bertzalde, helduak alfabetatu eta euskalduntzeko Euskaltegiak ditugu. Premia handia dugu arlo honetan, euskaldun gehienak alfabetatugabeak baitira.

ANBOTOKO MARIREN OLERKIA
Guk Anbotoko Mari ezagutu
genuen kondaira baten
begiak beltzak ta bere oinak
ahate itxura zuten
ahotsa zeukan zoragarria
beti zegoen abesten
urrezko orrazi eder batekin
bere ilea orrazten.
Don Diego jaiki ta Anbotora
joan zen betiko eran
Mari ezagutu ta ezkondu ziren
ibili ziren primeran
bere ezkontza Don Diegorekin
hasi zenean gainberan
suzko zaldien itxurarekin
joan zen zerutik hegan.
Don Diego preso hartu zutela
ikusi zuen oso argi
zaldi magiko bat hartu zuen
lagundu nahirik berari
arin askatu zuen Don Diego
ta beste preso ugari
ta harrez gero benetan pozik
bizi izan zen gure Mari.
genuen kondaira baten
begiak beltzak ta bere oinak
ahate itxura zuten
ahotsa zeukan zoragarria
beti zegoen abesten
urrezko orrazi eder batekin
bere ilea orrazten.
Don Diego jaiki ta Anbotora
joan zen betiko eran
Mari ezagutu ta ezkondu ziren
ibili ziren primeran
bere ezkontza Don Diegorekin
hasi zenean gainberan
suzko zaldien itxurarekin
joan zen zerutik hegan.
Don Diego preso hartu zutela
ikusi zuen oso argi
zaldi magiko bat hartu zuen
lagundu nahirik berari
arin askatu zuen Don Diego
ta beste preso ugari
ta harrez gero benetan pozik
bizi izan zen gure Mari.
2008/09/01
EUSKARAZ ETA KITTO!
Urte guztian zehar, batean eta bestean ikusten ditugu Euskal Herriko txoko ezberdinetan erdarazko seinaleak ezabaturik. Hamaika era ezberdinetan eginiko ezabaketa, euskarak jasaten duen zapalkuntza argiki islatzen den ikurretan, euskararen presentzia aldarrikatu asmoz. Hala ere, azaroa inguruan Euskal Herrian Euskarazek deitutako ezabaketa egunen testuinguruan ezabaketa dinamikak asko ugaritzen dira, iaz adibidez 1.500 seinaletik gora ezabatu zirelarik garai honetan. Ez zen marka makala izan iazkoa, baina aurten guztion artean gainditu behar dugu kopuru hori. Azken urteetan gorantz doa kopurua etengabe, eragina handia da; hala ere, onartu behar da ere oraindik urruti gaudela aldarrikatzen duguna lortzeko behar dugun eragin mailatik.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)