Ez dut uste erabileraren inguruan egiten diren komentario asko hain pesimistak izan behar liratekeenik. Handitu da, batez ere dentsitate handiko herrietan, baina oraindik hemen dago erronka.
Beste egunean 25 urteko gazte bati bizkaieraz zuzendu nitzaion Bizkaiko kostaldeko herri euskaldun batean eta hau izan zen bere erantzuna: -”Jo, nik ez dut euskaraz hitzegiten ia ahaztu zait ikastolan nenbilenetik ez dut ikasi, Leioako ikastola batean”. -”Gainera zuok bizkaieraz hitzegiten duzue, herrian, neskak eta bere familiak ere eta LOTSA ematen dit”. Nire erantzuna: -”Lasai, hemen bakoitzak bere erara egiten du, batzuk euskakia eta besteek batua, euskaraz hitzegitea da garrantzitsua”. Nire ustez, gazte horren arazo nagusia bere inguruneko erabilera eza da, Bilbo ingurua, baina kontuz izan behar dugu bigarren arriskuarekin, eukalkiarekiko LOTSA. Hor uste dut zerbait txarto egin dugula agian. Ikastoletan, urteetan dena euskaraz hitzeginez, behintzat erakutsi behar zieten zerbait bizkaieraz, ia, ez dena, argi dago batua erakutsi behar dela gaur egun, hori ez dugu zalantzan jartzen baina batua ondo dakienak bizkaiera ikastolan azkar ikasi dezakete. Hor nire proposamena, bizkaian talka hau ekiditzeko proposamena: bizkaiera zerbait erakustea D ereduan, gainera zentrua ezberdintzeko gaia izan daiteke. Nik dakidala, hau ikastola erlijiosoek bakarrik bultzatu dute eremu ez erdalduneta, eta besteek zergaitik ez????
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario