2008/08/27

NORMALIZAZIO HELBURUA

Jaurlaritzako bozeramaile Miren Azkarateren esanetan, ahalegin berezia egin behar da «bai ikastoletan eta baita euskaltegietan euskara ikasi zuen jendeak normaltasun osoz erabiltzeko aukera izan dezan». Azkarate Aretxabaletan izan zen atzo goizez, Gipuzkoako Ikastolen festan parte hartzen. Jaurlaritzako bozeramailearen aburuz, euskara eguneroko bizitzan txertatzeko beharrezkoa da «horretarako gune egokiak sortzea». Lan mundua jarri zuen Azkaratek adibide gisa. Hartara, esparru horretan egun dauden normalizazio proiektuen indartzearen aldeko jarrera azaldu zuen. «Langileek bai euskaraz eta baita erdaraz ere mintzatzeko aukera izan dezaten», esan zuen. Bere aldetik, Tontxu Camposentzat Kilometroak ekimena omenaldia da bai hezkuntzan ari diren guztientzat bai euskararen alde lanean ari direnen-tzat ere. «Etorkizunean, euskara eta euskal hezkuntza defenda-tzeko horrelako ekimenak antolatzea beharrezkoa ez baldin bada ere, pozgarria izango litzateke mantentzea, belaunaldi berrien etorkizunaren alde lan egin ahal izateko», adierazi zuen. A. L.

No hay comentarios: