2008/08/28

EUSKARA AMARI (Gure hizkuntza galduko dela pentsatzen duten haientzat)

Euskaraz hitz egin behar degula argi ta garbi dago, gaur eta beti.Bere txiliñots eder hori, geure belarrietan, musika bezain goxua da benetan.Geure gurasoen aurrekoek horrela egiten zuten. Mila urte igarota guk jarraitzen degu gauza bera.Betirako bere urratsak, euskaldunok bezala, segitu behar degu eta. Txalapartatik sintetizadoretara kobazuloetatik izarretara.Kantauri itsas-zurrunba arroken aurka jotzean, gure euskara maitia ere, aditu egin ahal da.Antxeta, enara, urretxindor eta kukuek, itsasalde eta mendietan euskaraz abesten dute.Behean eta gainean, lur, itxaso ta airian, lurralde ta txoko guztietan geure Euskal Herri maitian.Sortaldetik sartaldera, hegoaldetik iparraldera, baietz esango diogu Ama Euskarari oro har.Hemen Ameriketan, etorritako eta ondorengoek lur liluragarri hau maitatzen dugu, ere bai.Panpan, larreetan eta itsasoan, aranetan eta mendietan, ibaietan eta lautadan, zeruan eta lurrean.Hemen, hizkera maitia, han bezala, soinutxo samur hori ere entzuten da.Bai han bai hemen, txoritxo bat, zugaitzeko kabian, mendiko aldapa batian. Hara nun den gure euskara, kantu hori bezala, mundu guztian.Askatasun-oihua danorentzat bada, zure soinu ederra, Euskara, ziur gurea da.Guk eta gure hizkuntza hasierako denboretatik, hor egon gara beti. Eta munduaren amaieran berdin egongo gara, zutik!

No hay comentarios: